XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken batean, legean zein praktikan, etorkinak iraizteko aukerak ezin konta ahalak dira, eta horrek aipamen berezia merezi du.

Giza eskubideekin zerikusia duen beste alderdi bat zera dugu: badaezpadako atxiloketak direla eta, epaileek parte hartzeko dituzten aukerak gutxi direla gauza nabaria bada, estatutik kanpora iraizteko gaietan ez dute inolako ahalmenik, legez kanpoko egoeran dauden etorkinei dagokienez behintzat.

Kolonia-garaian lotura historikoa izandako herrialdeetako biztanleek araubide bereziak izan dituzte, baina gaur egun eskubide horiek murriztu egin dira eta, ondorioz, lehentasunezko tratamendua baino ez da.

Ceuta eta Melillako bertakoekin sorturiko arazoak ere aipatu beharrekoak dira.

Orain dela gutxi onarturiko Autonomia Estatutu murritzen bidez konpondu nahi izan dira.

Legearen zenbait atali konstituziotasun-errekurtsoa jarri zion Herriaren Defendatzaileak: 7, 8, 26 eta 34 atalen aurka, zehazkiago esanda.

Haietan aurkatu diren puntuak hauexek dira: biltzeko eskubideari jarritako mugak; badaezpadako atxiloketa 40 egunetakoa izatea, kanporatze-espedienteak izapidatu bitartean; Legean oinarrituriko administrazio-izaerako erabakiak epaileek bertan behera uzterik ez izatea.

Errekurtso horren ondoriozko epaiak aipaturiko atal horiek aldatu zituen, barneratze-neurria izan ezik.

Legea garatzen duen araudiak zorrozki arautzen ditu sarrera, iraupen-aldia, irteera, lana, lege-hausteak edo zehapenak bezalako gaiak.

Ez du ezertarako aipatzen Estatu Espainolean dauden atzerritarren eskubide eta askatasunen inguruan.

SOS-Arrazakeria eta Gobernukoak ez diren beste Erakunde batzuk (ONG) eritzi berekoak dira 1985eko Atzerritarren Legeari dagokionez.

Esparru horren barruan mugitzen da Estatuko Administrazioa, Legeak uzten baitizkio eskuak libre egokitzat uste duen eran iharduteko.

Jatorri guztietako ehundaka etorkin Gasteizen, Tuteran, Bilbon, e.a. atxilotu edo kanporatzeak agerian uzten du Atzerritarren Legea ez dela askatasun eta eskubideei buruzko legea, kontrakoa baizik.

Kanporatu eta baztertzeko baliabidea da lege hori, garbiketa etnikoa egiteko tresna, etorkinak babesgabe uzten dituena.

Delitugile bihurtzen ditu, ez egiten dutenagatik, herrialde honetan irauteko lege-egoeragatik baizik.

Funtsean, lege arrazista da, poliziari neurriz gaineko ahalmenak ematen dizkio, nahi duen eran iharduteko.